2017(e)ko urriakren 15(a), igandea

ONGI-ETORRI
Aurten berriro ere hasi da ikasturtea, eta urtero bezela, beste talde berri bat hasi zaigu eskolan.
2014. urtean jaiotakoei tokatu zaizue oraingoan txanda. Asko haunditzen ari zarete, eta jada 3 urte bete ez badituzue, berehala izanen dituzue.
Beraz,  Irailean hasi zineten eskolan, eta elkar-ezagutzeko astia izan dugu. Aurtengoan, ni izango naiz zuen bidean laguntzailea, Ainhoa, eta espero dut, elkarrekin sekulako abenturak eta oso une politak bizitzea.
 Eskola ere ezagutzen duzue eta abentura honetan, Luis Fuentes eskolak eskeintzen dizkigun espazio eta baliabideei etekinik haundiena ateratzea espero dut.
Zuei dagokizuenean berriz, oraintxe hasi duzuen bide hau, bide luzea izango duzue, baina momentuan momentukoa gozatzen ikasi beharko duzue.
Honetarako, blog hau probestuko dugu, eskolan izango duzuen etapa guzti honen erakusgarri. Oraingoz batez ere gurasoei zuzendua egongo da, eta bertan jarriko ditugu gelari dagozkion albisteak, iragarri beharrekoak, eta izango ditugun txango eta kontuen berri.
Baina zuek ere gurasoekin batera, gelan egiten duguna etxetik ikusi ahal izateko ataltxo bat egongo da, argazki eta bideoz josia.
Denen lagungarri izatea espero dudan beste atal bat ere jarriko dugu, beste blog batzuetako loturekin, non aholkuak, jokoak, kantak,…azalduko diren.

Bihar arte, eta gozatu!!!